XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sehaskan lotan dago haurtxoa
Sehaskan lotan dago haurtxoa,
amets goxoak eginaz gau osoan,
Sehaskan lotan dago haurtxoa,
kantari dauka aita bere ondoan
.

Lolo maite, lolo kuttuna,
goxo-goxo kantatu nahi dizut.
Lolo maite, lolo kuttuna,
amets onenak izan ditzazun
.

Ametsaren mugak nork neurtu,
orain artean inork ez du asmatu.
Amets eginaz ikasi nahi dut,
Fantasi-mundua ez dela amaitu
.

Lolo maite, lolo kuttuna,
goxo-goxo kantatu nahi dizut.
Lolo maite, lolo kuttuna,
amets onenak izan ditzazun
.

Fantasiaren argi dizdirak,
bizi-bizirik zaintzen saia gaitezen.
Bizitzaren ilunpe beltzenak,
bat-batean argitan biztu ditezen
.

Lolo maite, lolo kuttuna,
goxo-goxo kantatu nahi dizut.
Lolo maite, lolo kuttuna,
amets onenak izan ditzazun
.